E-mail marketing-aren abantaila batzuk…

POSTED ON 13,June,2014

0

Kostu txikia
E-mail bidezko marketinaren onurarik nabarmenetako bat hauxe da: merkaturatzeko bide nagusiekin alderatuz gero, kostu txikiagoa du.

Segmentazioa
Bidalketa masiboak zein pertsonalizatuak egiteko aukera. Datu base bat erosi edo geurea erabili; aukera bien artean edozein hauta dezakegu.

Loturak sendotu
Ondo eginez gero, bezeroaren leialtasuna eta konfiantza handitzea lortuko dugu.

Ekintzarako deia
E-mail bidezko marketina ezin hobea da bulkadaz erosteko erabakietan.

Partekatzeko erraza
Mezu elektronikoaren harpidedunek edo hartzaileek oso erraz, klik bakar batekin birbidal diezaiekete mezu hori produktuan edo zerbitzuan interesatuta egon litezkeen lagunei edo pertsonei.

Marka kontzientzia handitzen da
Irekitako edo irakurritako mezu elektroniko bakoitza, dena delako markaren inpaktu berri bat da.

Erantzuna berehalakoa eta neurgarria da
Erantzuna 24 ordu baino gutxiagoan gertatzen da. Kanpainaren eragina modu segmentatuan neur dezakegu.

Iruzkina egin