Txinako merkatutik datozen kontsumo ondasunen eskaera handituz doala eta, Asiako herrialdea helburu komertzial erakargarri askoa bilakatu da enpresa ugarirentzat. Beren produktuak Txinan merkaturatzen dituzten enpresetan, gero eta ohikoagoa da txinerazko web orrialdeak egitea. Webgune baten internazionalizazio prozesua, baina, ez da bertako edukien itzulpen hutsean oinarritzen. Bestelako faktore batzuk ere kontuan hartu behar dira, hala nola faktore teknikoak eta diseinuari nahiz programazioari dagozkienak, merkatuan eta txinatar bilatzaileetan leku onean kokatzeko funtsezkoak dira eta. Gure bezeroa den Camac enpresa (Deitec Taldearen barruan dago) eredu ona da internazionalizazioa eta txinatar merkaturako web orrialdearen itzulpena oinarri egokiz egitea zer den ikusteko.